lunes, 27 de octubre de 2014

GANBARAN GORDE ZINTUDANEKOA


BATXILERGOKO 2. MAILAKO D EREDUKO IKASLEEK GANBARAN GORDE ZINTUDANEKOA PROIEKTUA BURUTU DUTE.


Eskola egun batean,  Katixa Agirreren landare ahaztu bati buruzko irakurgai bat lantzen ari ginela, proiektu honen asmoa sortu zen. Etxeko zokorik ilunenean landare ahaztu hura bezala, zenbat lagun, senide, maitale, jostailu, oroitzapen, bizipen ez ote ditugu guk ere utzi gure ganbarako zoko batean ahazturik? Galderak ez zeukan erantzun errazik, gure aspaldiko hautsak harrotu behar genituen, eta horrek geure buruarekiko gozo-mingarri izan litekeen enkontru batera eraman behar gintuen. Erronkari eutsi genion, amore eman gabe, eta orain bere fruituak dastatzeko aukera duzue testu-oroitzapen gisara emanaz.  Goza eta bizi itzazue oroitzapen hauek.


 


     Eta orain erabaki  zein izan den zure gogokoena






Proiektu hau ez da hemen bukatzen. Jarraian, lan ikusgarri bat egiteko asmoz, bozkatuenekin irudi eta ahots grabazioak egingo ditugu, denok betiko ganbaran gorderik izan ditzagun  oroitzapen zoragarri hauek.




No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada