jueves, 18 de octubre de 2012

Ganbaran gorde zintudanekoaz

Batxilergoko 2. mailako ikasleek “landarearena” izeneko irakurgai batean oinarriturik sentimenduz beteriko lorategi bat sortu dute. Oso testu laburretan zer sentizen den bazterturik uzten zaituztenean idatzi behar zuten. Uzta oparoa jaso genuen, eta horiek guztiak LINOIT (ohar taula digitala) batean aurkeztu ditugu “Ganbaran gorde zintudanekoaz” izenburupean. Testu guztiak dzanga batez irakur ditzakezu, lore egarriek egiten duten antzera, edo tantaka goza ditzakezu, landare delikatuek eskatzen duten bezala. Erabakia zure esku dago, irakurle.




No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada